Primavera Europea

Castellano · Valencià / Català · Galego · Euskara · Aragonés · Asturianu · Aranés · English
Firma

PERTSONENTZAKO EUROPAREN ALDE

Pertsonentzako Europa eraikitzea posible da.

Horretarako, Europako Hegoaldetik murrizketak geldiarazi eta maula handi honen errudunak ordainarazi nahi ditugu. Elite politikoak eta ekonomikoak inposaturiko estualdiak milioika pertsona pobretu ditu, eta geroko belaunaldien etorkizuna jarri ditu arriskuan. Troikaren Europa hori, gero eta desberdinagoa eta sostengaezinagoa da. Tamalez, proiektu europarrean konfidantza daukan jendea gero eta urriagoa izatera bultzarazten du.

Espainian dinamika negargarri hori modu estuagoan bizi dugu, langabezia, bazterketa soziala pobrezia energetikoa edota ustelkeria-kasu lotsagarrien bitartez. Gainera, 2011ko Espainiako Konstituzioaren erreformaren ondoren, zorrak kitatzea dugu lehentasuna, inbertsio sozialak edota ekologikoen aurrean. Hori gutxi balitz, Espainian Estatu zentralista eta autoritario batera bueltan ari gara ere bai, erabakiak hiritarrak baztertuz hartzen dituztelako, naziotasun-aniztasunari uko egiten diotelako, eta demokrazia eta autogobernua murrizten duelako.

Hala eta guztiz ere, elkarren menpeko mundu globalizatu honetan, inoiz baino gehiago orain behar dugu Europa. Izan ere, Europar Batasuna funtsezkoa da korporazio handien eta merkatu finanatzarioen aurka jotzeko, baita ere klima-aldaketari eta populismo xenofobo baztergarriei aurre egiteko.

Horrexegatik ez dugu etsi nahi; alderantziz, erasora joko dugu. Hiritarrok garenez gero, Europa birsortu nahi dugu elkartasunaz, demokraziaz eta sostengarritasunaz. Subirotasun politikoa berreskuratu eta erabili nahi dugu, nazioz gaindiko mailan, guztiontzako bizitza duina eta arduratsua adostu ahal izateko. Erantzun baliotsuak eskaini nahi ditugu gehienontzat, planetako mugak errespetatuz.

Pertsonen Europa gara, ingurumena maite dugunona, gaurko eta biharko sostengarritasuna eta elkartasuna nahi dugunona, Iparraldean nahiz Hegoaldean. Herrien Europa gara, baloreak partekatzen dugunona, hizkuntz-aniztasuna eta kulturala batzeko elkarlana egiten dugunona, duintasuna, bakea eta ongizatea lortzeko guztiontzako proiektua lan egiten dugunona.

Borondate demokratiko sendoaz, eskubide eta askatasunaren defentsan, pertsonen eta herrien duintasunaz, ingurumen eta gizarte-justiziaz, elkarlanean arituko gara UDABERRI EUROPARRA lortu ahal izateko.

#ERRESKATATUPERTSONAK

Pertsonak erreskatatuko ditugu. Horretarako inbertsioez hornitutako politikak behar ditugu enplegua sortzeko, pertsonen zerbitzuan eta ingurumenarekiko begirunezkoa den ekonomia batean. Tolerantziarik ez ustelkeriarekin, iruzurrarekin, zerga-saihestearekin eta zerga-paradisuekin.

#BENETAKODEMOKRAZIA

Europa mailako prozesu eratzaile ireki nahi dugu, demokratikoagoa eta argiagoa den Pertsonen eta Herrien Europarantz. Botere gehiago nahi dugu Europako Legebiltzarrarentzat, hiritarren legezkotasun gehieneko instituzio europarra delako. EBaren funtzionamendu gardena nahi dugu, eta hiritarren zerbitzuan egon dadin.

#ELKARTASUNA

Giza-Eskubiden Karta berria aldarrikatzen dugu, hezkuntza, osasuna, justizia eta ingurumena bermatzeko guztiontzat, baita etorkinentzat ere. Pobrezia eta gizarte-bazterketaren aurkako borrokari lehentasuna eman nahi diogu, eta hiritarrentzako oinarrizko-errentari buruzko eztabaida irekitzea eskatzen dugu.

#HERRIENEUROPA

Herrien Europa aldarrikatzen dugu, eta EB-aren laguntza eskatzen dugu nazio-, kultur- eta hizkuntz-aniztasuna babesteko, baita Estaturik gabeko nazioentzat eta gutxiengoentzat. Ezetz esaten diegu autonomiaren murrizketei eta erabaki demokratikoetan oinarritutako prozesuen oztopoei ere. Estatu azpiko mailako instituzioen parte-hartze erreala eta eraginkorra eskatzen dugu, Europa mailako erabakietan, batik bat Europako Eskualde Ultraperiferikoen kasuan, bere hauteskunde-barruti propiak izan ditzaten.

#ESKUBIDEAK

Pertsona guztientzako askatasun eta segurtasun esparrua aldarrikatzen dugu, bazterkeriarik, arrazakeriarik eta xenofobiareki gabekoa. Egun defendatu nahi dugu eta lortu nahi ditugu berdintasuna eskubideetan emakumeentzat eta baztertutako taldeentzat, bai LGTB+-entzat, helduentzat, dibertsitate funtzionala dutenentzat, etabarrentzat. Nahi dugun Europak ere eskubide digitalak, neutraltasuna eta pribatutasuna sarean defendatzen ditu.

#EKONOMIABERDEA

Ekonomiaren transizio ekologikoaren aldekoak gara (New Deal Berdea), beste ekoizpen- eta kontsumo-ereduak eraikitzeko modukoa, giza-ekonomian, sostengarritasunean eta denen onuran oinarritutakoa; hau da, oparotasun partekatua nahi dugu. Horretarako enplegu berde eta egokien sorrera finantzatuko ditugu, baita I+G+B ere, baliabideak eta ondasunak balioztatuko duen zerga-erreforma baten bidez.

#GEROADUTENGAZTEAK

Europak irteerak eta etorkizuna eman behar dizkio hoberen prestatua dagoen gaurko belaunaldiari, euren bizitza-grinak asetzeko eta euren joatea ekiditzeko. Gazteen langabeziak erantzuna behar du, batez ere diru nahikoa Europako Gazte-Bermea eta burujabetze-politikak finantzatzeko.

#ZORRIKEZORDAINIKEREEZ

Zorraren hiritarren ikuskapen publikoa exijitzen dugu, zenbatekoa den legez kontrako zatia neurtzeko eta horren ordainketa arbuiatzeko. Borrokatuko dugu EB-ko gobernantza ekonomiko berria ezartzeko, Europako Banku Zentrala demokratizatzeko eta Europa osoan finantza-harmonizazioa lortzeko. Nazioarteko transakzio finantzarioei tasa bat jarri nahi diegu espekulazioa ekiditzeko eta nazioarteko elkartasuna finantzatzeko.

#EUROPASOSTENGARRI

Eredu energetiko berria proposatzen dugu Europarako, energía nuklearrik eta fosilik gabekoa, fracking-ik gabekoa, energía berriztagarrietan oinarritua eta autosufiziente. Europa nahi dugu abangoardian klima-aldaketaren aurka, biodibertsitatearen bermatzaile, animalien ongizatearen eta ur-kultura berriaren defendatzaile, nekazal eta arrantza-politikak duinak egiten duena, bai ingurumen arloan, bai gizarte mailan.

#ANAITASUNGLOBALA

EB nazioarteko eragile sendoa eta bateratua bihurtu nahi dugu, elkartasuna, askatasuna eta giza-eskubideen defentsan, pobrezia erauzi ahal izateko, kanpoko eta barruko migrazioak duinak egiteko. Gastu militarrak ere murriztu behar ditugu eta giza-segurtasuna eta bakea bultzatu behar ditugu.


Primavera Europea es una iniciativa conjunta de

Coalició Compromís EQUO Chunta Aragonesista Democracia Participativa Por un mundo más justo Partido Castellano Coalición Caballas Coalición Caballas